(34) 948 210 103
Tap To Call

Irizpidedun turismoa   arrow

irizpidedun

Irizpidedun turismoa Iruñean jaio, hazi eta bizi diren lagun batzuen buruetatik eta bihotzetatik sortutako kontzeptu berria dugu. Zer ikusi, huraxe ikasi esaera zaharrak dioen moduan ezagutzen da maiz hiri honetako historia. Ahaztu egiten gara, ordea, gure kaleak liburu eta iturri ofizialetan aipatzen ez diren istorio ttipi eta handiz josita daudela.
Jendearen begiak irekitzeko helburuarekin sortutako ibilbide turistikoak eskaintzen ditugu, guztiak ere jakingarriak bai bertakoentzat bai kanpoko bisitarientzat: historia, istorioak, bitxikeriak, zoko-moko ahaztuak, gizon-emakume isilaraziak. Gure iraganaren aztarnak ezagutu eta ulertzeko bertze modu bat.

Irudia: Antso Jakitunaren errege zigilua (XII. mendea). Atzekaldean Nafarroako errege-erreginen jauregia zena.

Ibilbideak: